2017/02/22

Ibi-lizentziak eta bide publikoetan eremuak erreserbatzeko lizentziak arautzen dituen udal-ordenantzaren onespenari buruzko aldez aurreko kontsulta.

-


Aintzat hartu da urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 133. artikuluak honako hau ezartzen duela: Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a)   Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

b)   Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.

c)   Arauaren helburuak.

d)   Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Adierazitakoa oinarri hartuta, beharrezko informazioa jasotzen duen galdetegi bat proposatzen da, arauaren eraginpean egon daitezkeen subjektuek gaiari buruzko iritzia eman dezaten.

Hala nahi duten herritar, erakunde eta elkarteek, galdetegi honetan jasotako alderdiei buruzko iritziak jakinarazi ahalko dizkigute 2017ko martxoaren 10era arte. Horretarako helbide elektroniko hau erabiliko dute: udala@guenes.net.

a)   Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

b)   Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.

c)   Arauaren helburuak.

d)   Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

        

A).- Ordenantzaren onespenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

Azken urteetan ibi-eskaera eta -lizentzia ugari egon dira; eta horrek, batez ere Sodupeko hirigunean, eta bereziki Autonomia kalean, aparkalekuak nabarmen murriztea ekarri du.

Bestalde, lizentzia eskatu duten zenbait pertsona diskriminatuta sentitu dira lizentzia ukatu zaienean; izan ere, beste eskatzaile batzuei lizentzia hori eman zaie.

Ordenantza arautzaile baten bidez, interes pribatu legitimoak eta beharrezkoa den kontrol administratiboa bateratu nahi dira. Halaber, ordenantzaren bidez herritarren artean dauden desberdintasunak ezabatu eta udalerriko aparkalekuak zentzuz antolatuko lirateke.


B).- Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den.

Gaur egun ez dago erregulaziorik, eta hortaz, ezin dira aurreko atalean adierazitako arazoak konpondu. Horregatik, erabat beharrezkoa da ordenantza bat onestea, ibi iraunkorra eta aldi batekoa (egunekoa eta gauekoa) arautzeko.


C).- Arauaren helburuak.

Arau hau egiteko helburu nagusia da arau objektibo batzuk eta ibi-lizentzien emakidarako prozedura bat ezartzea, bai eta horren araubide juridikoa ere.

Horrela, segurtasun juridiko handiagoa lortuko litzateke, herritarrek ezagutuko lituzketen baldintzak eta prozedura ezartzearen bidez.

Gainera, bide publikoan aparkalekuak zentzuz antolatuko lirateke, udalerriko gune ezberdinen arabera. Horrela, ibien gehiegizko kopurua saihestuko litzateke, eta hortaz, aparkalekuak ez lirateke gehiegi murriztuko.

Ibi-lizentziak ordu-mugapenarekin edo lanordu-mugapenarekin arautzean, zamalanetan gatazka-egoerak ekiditen dira eta trafikoa zentzuz antolatzea lortzen da.


D).- Bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Hasiera batean pentsatu zen gai honen inguruko konponbide erregulatzailerik ez hartzea. Hala ere, agerian jarri da erabat beharrezkoa dela ibi-lizentziak emateko baldintza batzuk eta prozedura bat zehaztea, egungo egoera konpontze aldera.

Ez dago ordenantza bat onestea ez den beste konponbide erregulatzailerik. Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE


Güeñesko Udalbatzaren iragarki taula


Atzera